Itxi

Emakumeen kontrako indarkeria

21 urteko neska bat bortxatzen saiatu dira Gasteizko parke batean

agentziak | eitb.eus

Leer en Castellano

Bi gizonezko 21 urteko neska bat bortxatzen saiatu ziren, San Martin auzoko parke batean. Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan jarri du. Jaietako bederatzigarren erasoa da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Emakume batek eraso matxista bat pairatu du Gasteizen (Araba), hain zuzen, aurtengo Andra Maria Zuriaren jaietan izan den bederatzigarrena.

Erasoa goizaldean izan da, Andra Maria Zuriaren jaien azken egunean, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta erasotzailea atxilotzeko, Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Momentura arte, Segurtasun Sailak ez du zehaztasunik eman erasoaren inguruan, baina Izaskun Goienetxea Mugimendu Feministaren bozeramaleak azaldu du biktima 21 urteko neska bat dela. Bi gizon bortxatzen saiatu ziren, San Martin auzoko parke batean.

Hala, Gasteizko Udalak indarkeria matxistaren aurkako udal-protokoloa martxan jarri du eta, horren arabera, gaitzespen elkarretaratzea eta jaietan hainbat ikuskizunetan hainbat minutuko isiluneak egingo dituzte.

Gainera, zenbait tabernak eta txosnak musika geldituko dute 15 minutu, gauerdian. Jaien ekitaldi ofizialetan agiri bat irakurri eta bost minutuko geldialdia ere egingo dute.

Udalak, ohar baten bidez, salatu duenez, indarkeria matxista "Giza Eskubideen urraketa larria eta lehen mailako arazo soziala da, emakumeen segurtasun fisikoaren eta duintasunaren aurka egiten duena, eta LGTBI kolektiboko pertsonek pairatu egiten dutena".

Elkarretaratzea

Bestalde, 2.000 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute Andre Maria Zuriaren plazan, bortxaketa saiakera salatzeko, Udalak, Mugimendu Feministak eta Blusen eta Nesken Batzordeak deituta.

Pankartetan, erasoen aurrean erantzuna emateko mezuak erakutsi dituzte, besteak beste.

Gainera, partaideek "matxismoak hil egiten gaitu", "emakumeen indarkeriaren aurkako indarkeria gehiagorik ez" eta "hitzaldi gutxiago eta baliabide gehiago" aldarriak oihukatu dituzte.

Zezenketaren ostean, blusek eta neskek isilik egin dute ohiko kale-jira zalapartatsua.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Momentura arte, Segurtasun Sailak ez du zehaztasunik eman erasoaren inguruan, baina Izaskun Goienetxea Mugimendu Feministaren bozerlamaleak azaldu du biktima 21 urteko neska bat dela. Bi gizon bortxatzen saiatu ziren, San Martin auzoko parke batean.

--[endif] -->--[endif] -->--[endif] -->

Albisteak (5)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)