Itxi

Jaietan

Espetxera emakume bati eraso zion gizona, Gasteizko etxebizitza batean

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Atxilotuak aurrekariak ditu, delitu sexualekin lotuta, eta goizean eraman dute epailearenera. Erasoa igande goizean gertatu zen emakumeak ukatu egin ziolako sexu-harremanak izatea.

Asteartean Gasteizen egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: EFE

Aurreko igandean Gasteizko etxebizitza batean emakume bati eraso egitea leporatuta atxilotutako 42 urteko gizona -harekin sexu-harremanak izateari uko egiteagatik- espetxera bidali du epaileak, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Gertaera aurreko igandeko 11:00etan gertatu zen, Gasteizeko etxebizitza batean, biktima bizi den lekuan, beste pertsona batzuekin batera. Emakumeak Ertzaintzaren aurrean jarritako salaketaren arabera, berak ezetz esan zion sexu-harremanak gizonarekin izateari, eta orduan gertatu zen erasoa.

Salaketaren ondotik, Ertzaintzak zegokion ikerketa ireki eta erasotzailea topatzeko bilaketa taldea abiarazi zuten. Azkenik, atxilotu egin zuten eta, polizia-etxera eraman eta gero, epailearenean izan da.

Atxilotuak aurrekariak ditu sexu-askatasunaren aurkako delituekin lotuta. Epailearen aurrean deklaratu eta gero, Arabako Espetxera bidali dute.

__________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)