Kargatzen...
Itxi

Erreskatea

Parapentelari bat zauritu da Getxon, itsaslabarra jota

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Hegan egiten ari zela, talka egin du itsaslabarraren aurka, eta Gorrondoatxa hondartzako labarretan erori da. Suhiltzaileek erreskatatu dute.

Larrialdietako zerbitzuak, Azkorriko hondatzan, lanean. Argazkia: @bomberosbizkaia

Parapentelari batek politraumatismoak egin ditu, Gorrondoatxa (Getxo, Bizkaia) hondartzako itsaslabarraren aurka talka eginda, Ertzaintzak zabaldu duenez.

Istripua 16:05ean gertatu da. Hegan egiten ari zela, gizonak itsaslabarra jo du, eta hondartzako labarretan erori da. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Anbulantzian eraman dute Gurutzetako Ospitalera, bere kordean eta egonkor zegoela, traumatismo ugari baitzituen.