Itxi

INDARKERIA MATXISTA

Iruñean bortxaketa salatu zuen neskak beste abokatu bat izango du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Orain arte, Carlos Bacaicoa Emakumeen Arretarako Zerbitzuko abokatuak defendatu du biktima. Hemendik aurrera, Miguel Angel Moran Alvarez ere arituko da defentsa lanetan.

Sanferminetan egin zen protesta-bilkura.

Sanferminetako lehendabiziko gauean taldean bortxatu zutela salatu zuen neska madrildarrak defentsarako beste abokatu bat kontratatu du.

Orain arte, Carlos Bacaicoa Emakumeen Arretarako Zerbitzu Juridikoko abokatuak defendatu du biktima, ustezko bortxaketa izan zen egunean lanean zegoen ofiziozko txandako abokatuak. Hemendik aurrera, Miguel Angel Moran Alvarez ere arituko da defentsa lanetan.

Kasuko iturriek jakitera eman dutenez, Moranek, dagoeneko, hainbat ekimen jarri ditu abian. Besteak beste, ustezko erasotzaileek burundanga (biktimak lokartzeko erabiltzen omen den substantzia) erabili zuten edo ez ikertzea agindu du.

Kasu honetan, lehen analisietan, ez zuten horren arrastorik atzeman. Dena dela, bost auzipetuek sanferminetara joan aurretik lagunei WhatsApp bidez igorritako mezuetan iragarri zuten Iruñera burundanga eramateko asmoa zutela. Epaileak autoan jasota ditu mezuok, eta, hori dela eta, abokatuak gaia aztertzea eskatu du.

tzea eskatu du.tzea eskatu du.tzea eskatu du.tzea eskatu du.

Albisteak (3)