Itxi

Sanferminetako bortxaketa

Sei lekukok deklaratzea eskatu du Kordobako biktimak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bortxaketaren bideoa ikusi eta Whatsappen iruzkinak idatzi zituzten sei pertsona dira.

Argazkia: EFE

Sanferminetako bortxaketaren ustezko bost egileetako lauk Pozoblancon (Kordoba, Andaluzia) bortxatu ei zuten 21 urteko emakumeak sei lekukok deklaratzea eskatu du.

Hain zuzen ere, bortxaketaren bideoa ikusi eta Whatsappen iruzkinak idatzi zituzten sei pertsona dira, tartean Nafarroako erasoaren harira espetxeratutako bosgarren gizona.

Bien bitartean, epailea aztertzen ari da biktimak berak berriz deklaratu behar duen, akusatuek eskatu bezala.

Sanferminetako bortxaketa ikertzen ari den epailearen esanetan, Iruñean emakume bati sexu erasoa egin zioten bost gizonetako lauk 21 urteko neska bat bortxatu zuten maiatzean Pozoblancon.

Gainera, bortxaketa grabatu egin zuten, eta Whatsapp talde batean partekatu zuten.

Epailearen ustez, biktima drogatu zuten zantzuak badaude.

Albisteak (3)