Garraio berezia
Zangozara heldu da megakamioia
EITB.EUS
CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalera iritsi da 01:00a aldera, Nafarroako lurretan hirugarren etapa bete ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
16 egun geroago, aurreikusitakoa baino dezente beranduago, bere helmugara heldu da megakamioia. CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalean (Zangoza, Nafarroa) ziurtagiria eman behar diote Japoniatik ekarritako airesorgailuari, eta Pasaian (Gipuzkoa) azaroaren 16an abiatutako ibilbidearen azken etapa egin du azkenean.
Foruzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 01:00ean heldu da Zangozara 100 metro luze dituen konboia.
Garraio bereziak bart abiatu zuen bere azken etapa, Judasen Benta (A-21 eta N-240 errepideek bat egiten duten lekuan, Irunberrin) eta Zangoza artean dagoen zortzi kilometro eta erdiko tartea.
Foruzaingoaren arabera, "arazo barik" egin du bidea.
Kamioitzarrak 10 egun eman behar izan zituen Etzegaraten (Gipuzkoan, Nafarroako mugatik gertu) foru erkidegotik ibiltzeko baimenak falta zituelako.