Sagardo Eguna 2017
Eneko Atxak irekiko du sagardo denboraldi berria Astigarragan
Erredakzioa
Ekitaldia urtarrilaren 11n egingo dute, Astigarragako Zapiain sagardotegian.
Datorren urtarrilaren 11n ospatuko dute Sagardo Berriaren Eguna Gipuzkoan, 2017ko sagardo denboraldiari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua Eneko Atxa sukaldaria izango da, Sagardoaren Lurraldeak ohar bidez jakinarazi duenez.
Ekitaldia Sagardoetxean egingo dute, 12:00etan, eta Jesus Maria Santos Astigarragako alkateak eta Sagardun Kontsortzioko presidenteak zuzenduko du. Uzta berriari buruzko datuak emango dituzte, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak azalduko dituzte eta sagardoarekin lotutako ekimen nagusiak iragarriko dituzte.
XXIV. edizioaren inaugurazioa Astigarragako Zapiain sagardotegian egingo dute eta lehendabiziko txotxa Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak egingo du, sagardo denboraldi berria irekita.
Aurretik, Eneko Atxak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxean, naturaren dinamikotasunaren eta eraberritzearen erakusgarri izan nahi duen ekintza sinboliko batean.