Itxi

Sexu abusuak

Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohia auzipetu dute sexu abusuengatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Horrez gain, epaileak 40.000 euroko fidantza ezarri dio, eta otsailaren 14an deklaratu beharko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohia epaituko du, ikasle bati sexu abusuak egitea egotzita. Izan ere, kasuaren instrukzio-epaileak prozesatzeko autoa eman du, eta 40.000 euroko fidantza ezarri dio irakasle ohiari. Otsailaren 14an deklaratu behar du.

Epailearen ustez, "sexu abusuak behin eta berriz egin zizkion, ikaslearen gaineko nagusitasun nabarmena zuela kontuan izanik".

Prozesatzeko autoan, 40.000 euroko fidantza ezarri dio ardura zibilagatik eta otsailaren 14an deklaratzera deitu du. Orduan erabakiko dute epaiketaren data.

Defentsak eta fiskaltzak ipinitako helegiteak baztertu ditu epaileak. Laburtutako kasu gisa hartzea eskatu zuten arren (9 urteko zigorra, gehienez), epaileak sumario arrunta abiatzea erabaki du; beraz, 10 urte arteko kartzela-zigorra ezarri diezaiokete.

Epaileak 2016ko maiatzean erabaki zuen prozedura arrunta abiaraztea, eta Bizkaiko Auzitegiari igorri zion.

Auto hartan, irakasle ohiari egotzitako "gertakariak" azaldu zituen. Informazioaren arabera, Opus Deik Leioan duen ikastetxean lan egin zuen 2003ko irailetik 2011ko amaierara, salaketa jarri zuen ikaslearen garai berean.

Albisteak (3)

Bideoak (2)