Kargatzen...
Itxi

Barakaldo

Arrolatza mendiko baso-sutea, amatatuta

Eitb.eus

Leer en Castellano

Sutea osteguneko 20:23an piztu zen, Agate Deuna baselizaren inguruan. Antza denez, sasi batzuek su hartu zuten, baina horren zergatia argitzeko ikerketa abiatu dute.

Sutea Barakaldon. Argazkia: @BomberosBizkaia

23:00ak aldera, Bizkaiko suhiltzaileek amatatutzat eman dute Barakaldoko Arrolatza mendian piztu den baso-sutea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sutea osteguneko 20:23an piztu zen, Arrolatza mendian, Agate Deuna baselizaren inguruan. Antza denez, sasi batzuek su hartu zuten, baina horren zergatia argitzeko ikerketa abiatu dute. Haize-boladek nabari zaildu zuten suhiltzaileen lana, eta sutea behin baino gehiagotan berpiztu zen. Dena dela, 22:30erako, sutea kontrolpean hartu, eta fronte handiena (200 metrokoa) amatatzea lortu zuten.

Suhiltzaileek lanean jarraitu dute gauean, txingarrak amatatzen eta prebentzio moduan.

Ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko.