Itxi

Zientzia

Marteko uraren arazoa

agentziak

Leer en Castellano

NASAren Curiosity ibilgailuak jasotako azken datuek diotenez, ia ez dago karbono dioxidorik planeta gorrian, eta horrek oso zail egiten du ulertzea ura egon izana, izoztu barik.

Marteren kasko polarrak, Europako Espazio Agentziak egindako argazki batean. Iturria: EFE

Marte ikertzen duten zientzialariek arazo batekin topo egin dute; zantzuek diote antzinako Marte hezea zela, uraren jarioa bazegoela eta planetaren azalean pilatu zela, baina ur likidoa egotea oso zaila zen.

NASAren Mars Rover Curiosity ibilgailuak jasotako azken datuen arabera, oso karbono dioxido gutxi izan zuen orain 3.500 milioi urte, izotza urtzeko gai izango zen negutegi efektua sortzeko.

Curiosityk antzinako laku baten sedimentuak (bertan mikroorganismoak bizirik egoteko aukera zegoen) aurkitu zituen Marteren arroka bera da orain zabaldu berri den dilemaren iturria, lakua bera existitu ote zen zalantzan jartzen duena, hain zuzen. Curuosityk ez zuen mineral karbonatorik aurkitu aztertu zituen arrokaren sedimentuetan, hor dago koska.

Analisi berriak ondorioztatu duenez, arroka horren sedimentuetan hain karbonato gutxi egoteak esan nahi du Marteren atmosferan (lakua zegoen garaian, orain dela 3.500 bat milioi urte) ez zela karbono dioxido askorik egon.

100 bider gehiago egonda ere, zaila litzateke

Thomas Bristow NASARen Ames Ikerketa Zentroko (Moffett Field, Kalifornia) kidearen esanetan, "Roverrek (Curiosity) aztertu dituen arrokaren sedimentuetan mineral karbonatoak aurkitu ez izanak harritu gaitu gehienbat. Oso zaila izango litzateke ur likidoa izatea, topatu duena baino 100 bider gehiago izanda ere".

Bristow Curiosityren Kimika eta Mineralogiako (CheMin) burua eta aste honetan PNASen argitaratutako ikerketaren egilea da.

Buru-argien buruhauste handia

Analisi berriaren arabera, lakua egon zen garaian, gehienez, karbono dioxido milibar gutxi batzuk baino ez ziren egon, bestela, Curiosityk sumatu egingo zituen. Lurrean aireak itsas mailan egiten duen presioaren milaren bat da milibarra. Marteren egungo atmosfera 10 milibarrekoa da, eta % 95 karbono dioxidoa.

"Analisi berri honek bat egiten du Marteren ikerketa teoriko askorekin, hain zuzen, esaten zutenek bertako tenperatura ez zela nahikoa ura egoera likidoan egoteko, orain dela denbora asko ere", esan du Robert Haberle NASAren Ameseko eguraldian aditu eta artikuluaren beste egileak. "Niretzat buruhaustea da, benetan".

Ikertzaileak aukera asko aztertzen ari dira dilema bideratzeko. "Batzuek diote balitekeela lakua aire zabalean ez egotea, baizik eta izotzez estalita zegoela", esan du Haberlek. "Izotz geruza oso lodia ez balitz sedimenturen bat lakuaren hondoan egon litezke".

Bestalde, lakuak izoztuta egon ez baziren, buruhaustea are nahasgarriagoa da, Curiosityk karbonatoa aurkitu ez izanak ekar lezakeenagatik. "Antzinako lakuetatik Curiosityk egindako ibilbidean errekak, deltak eta ehunka metro lokatz egoteko, baldintza horiek izatea ahalbidetuko zuen sistema hidrologiko handia izan behar zen, ura eta orain topatu ditugun sedimentuak sortzeko", esan du Ashwin Vasavada Jet Propulsion Laboratoryko kideak. "Karbono dioxidoak, bestelako gasekin nahastuta -esaterako hidrogenoa-, horren moduko sistema bat egotea azalduko luke hoberen. Emaitza harrigarri horrek aukeretatik atera du, antza".

Zientziaren bi ebidentzia-ildo bateraezinak diruditenean, egoerak berak azaldu lezake bat egiteko ezintasunaren arrazoia. Curiosity misioak, bitartean, Marteko ingurunearen antzinako  baldintzak aztertzen jarraitzen du.

 

Albisteak (1)