Kargatzen...
Itxi

Inauteriak

Bilboko eraikinak mozorrotzeko ideien lehiaketa jarri dute martxan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Martxoaren 7ra arte egongo da diseinuak bidaltzeko aukera. Lehiaketaren irabazleak 150 euro jasoko ditu.

Bilboko burutazio grafikoen lehiaketaren laugarren edizioko irabazlea.

Bilboko eraikin esanguratsuenak eta hiri ondarearen bestelako elementuak mozorrotzeko proposamenak bilatzen ari dira Bizkaiko hiriburuan. Martxoaren 7ra arte egongo da diseinuak bidaltzeko aukera.

Bilboko Udalak eta BilbaoHistoriko elkarteak astearte honetan, otsailak 7, aurkeztu dute Bilbo Mozorrotu Burutazio Grafikoen Lehiaketaren bosgarren edizioa.

Diseinuen teknika librea izango da, eta norberak aukeratuko du mozorrotu nahi duen eraikina edota hiri ondarearen elementua. Proposamenak euskarri fisikoan edota formatu elektronikoan aurkeztu ahalko dira.

Lehiaketaren helburu nagusia irudimena bultzatzea da, inauteriak beste ikuspuntu baten bidez aztertuta. Epaimahaia diseinu grafiko, arkitektura eta kultura arloko pertsona ezagunek osatuko dute.

Irabazleak 150 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak 100 euro eta hirugarrenak 50. Gainera, irabazle guztiek diploma bana eta bi pertsonarentzako menua jasoko dute. 12 urtetik beherako umeek egiten dituzten proposamenetako batek sari berezia jasoko du.

ezia jasoko du.

Albisteak (2)