Itxi

Genero Indarkeria

Alta eman diote Izar Sara Majarenas presoaren alabari

eitb.eus

Leer en Castellano

Ustez aitak eraso egin zion haurtxoari, urtarrilaren 15ean, Benifaion (Valentzia). Majarenas berehala aske uztea eskatu du Sortuk, zigorraren hiru laurdenak bete baititu.

Izarri eraso egin zioten etxebizitzaren argazkia. Iturria: EFE

Izar Sara Majarenas presoaren alabak senda-agiria jaso du, Sortuk ohar baten bidez jakinarazi duenez, urtarrilaren 15ean Benifaion (Valentzia) ustez aitak eraso egin ostean.

Izar ospitalera eraman zutenean, sabelean, bizkarrean eta besoetan zauriak zituen jasotako sastaden ondorioz, eta birika bat zulatuta.

Hala, Sortuk "amaren berehalako askatasuna" eskatu du; batetik, "une berezi honetan alabaren zaintza egokia bermatu dadin beharrezkoa delako, eta, bestetik, zigorraren hiru laurdenak beteta dtuelako.

"Legedia arruntari jarraikiz", Sorturen arabera, Majarenasek "kalean beharko luke".

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)