Itxi

Sexu-esplotazioa

Nigeriako prostituzio sare bat desegin dute Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Emakume nigeriarrak Bilboko kaleetan prostituitzera behartzen zituzten, mehatxupean eta jipoien bidez.

Poliziak Bilbon jarduten zuen Nigeriako prostituzio talde bat desegin du. Guztira bost lagun atxilotu dituzte, bost Madrilen eta bakarra Bilbon.

Nigerian atzematen zituzten emakumezkoak, budu erritualak egiten zizkieten eta prostituitzera behartzen zituzten, bertara ekartzeagatik 50.000 euroko zorra zutela esanda.

Horrez gain, emakume horien bitartez zuritzen zuten dirua, beste pertsona batzuen izenean zeuden kontu korronteetan sartzea derrigortzen zituztelako.

Talde honek Bilbon ez ezik, Valentzian, Gandian, ere jarduten zuzen. Hain justu, Gandiako kale batean topatutako emakumezko nigeriar batek Poliziari emandako testigantzaren ondotik abiarazi zuten ikerketa.

Nigerian antzeman eta Espainiara eraman zutela kontatu zuen. "Etengabeko mehatxuen eta jipoien artean, prostituitzera behartzen zuten", erantsi du Poliziak.

Agenteek egoera berean zeuden beste bi emakumerekin harremanetan jartzea lortu zuten eta hari horretatik tiraka talde kriminaleko kideak atxilotzera iritsi ziren.

Albisteak (3)