Itxi

Titulu multimodala

Bilboko Metro, Bizkaibus eta Euskotreneko salneurri berriak, gaurtik

Eitb.eus

Leer en Castellano

Aldi baterako tituluak Barik pertsonalizatuetan erabili daitezke, eta gaur egun indarrean dauden tituluak (Gazte Bizkaibus edota Gazte Metro Bilbao) apirilaren 5ean desagertuko dira.

Gazte Bus eta Gazte Metro Bilbao atzo kargatu ahal izan zituzten, azkenekoz. Iturria: Bilboko Metroa

Gaurtik, martxoak 8tik, aurrera Bizkaiko hiru garraiobide nagusiak (Bilboko Metroa, Euskotren eta Bilboko tranbia) erabiltzeko txartel multimodal berriak erabili ahal dira. Gainera, Bizkaian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako gazteek Bizkaibusen bidaiatzeko aukera dute titulu multimodal horrekin.

Aldi baterako tituluak Barik pertsonalizatuetan erabili daitezke, eta gaur egun indarrean dauden tituluak (Gazte Bizkaibus edota Gazte Metro Bilbao) apirilaren 5ean desagertuko dira.

Gauzak horrela, martxoaren 7a izan da atzo arte indarrean zeuden tituluak kargatzeko azken eguna. Dena dela, Bizkaiko Garraio Partzuergoak  jakinarazi duenez Bilboko Metroaren urteko titulua ez da desagertuko.

Hauek dira martxoaren 8tik aurrera eskura egongo diren titulu multimodalen tarifa berriak:

- Bidai 50: Aldi baterako garraio titulua da, 50 bidaia egiteko balio egunetik aurrera eta, gehienez, 30 egunetan. Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 32 euro (gune 1); 37,80 euro (2 gune); 43 euro (3 gune); 57 euro (4 gune) eta 79 euro (5 gune).

- Bidai 70: Aldi baterako garraio titulua da 70 bidaia egiteko balio egunetik aurrera eta, gehienez, 30 egunetan. Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 38 euro (gune 1); 44 euro (2 gune); 50 euro (3 gune); 63 euro (4 gune) eta 85 euro (5 gune).

- Gazte 70: Aldi baterako garraio titulua da, Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat. 70 bidaia egiteko balio egunetik aurrera eta, gehienez, 30 egunetan. Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 32 euro (gune 1); 37 euro (2 gune); 42,7 euro (3 gune); 52 euro (4 gune) eta 60 euro (5 gune).

- Bidai ORO: Bere hasiera datatik aurrera 30 egunetan bidaia kopuru mugagabea egiteko garraio titulua da. Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 46 euro (gune 1); 51 euro (2 gune); 56 euro (3 gune); 71 euro (4 gune) eta 93 euro (5 gune).

- Gazte ORO: Aldi baterako garraio titulua da, Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat eta 30 egunetan bidaia kopuru mugagabea egiteko bere hasiera datatik aurrera. Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 39 euro (gune 1); 43 euro (2 gune); 47 euro (3 gune); 61 euro (4 gune) eta 81 euro (5 gune).

Bideoak (1)