Itxi

Lurrikarak Nafarroan

Iruñerrian izandako lurrikara Gipuzkoan eta Lapurdin ere nabaritu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

4,2 graduko lurrikarak Orikainen izan du epizentroa, eta, besteak beste, Hendaian, Irunen, Oiartzunen, Errenterian, Donostian, Astigarragan, Hernanin eta Tolosan sentitu da.

4,4 graduko lurrikara izan da Iruñerrian. Argazkia: Espainiako Geografia Institutua

Gaur goizean Iruñerria astindu duen lurrikara Gipuzkoan eta Lapurdin ere nabaritu da; Hendaia eta Zarautz arteko udalerrietan, bereziki. SOS Deiak larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, ordea, "ez du ondoriorik izan".

Herri ugaritan nabaritu dute, hala nola Hendaian, Irunen, Oiartzunen, Errenterian, Donostian, Astigarragan, Hernanin, Tolosan eta Zarautzen.

Richter eskalan 4,2 graduko indarra harrapatu duen lurrikara izan da gaur, ostirala, goizean Iruñerrian (Nafarroa). 3-4 segundo iraun du, eta ez du kalterik eragin, baina hainbat herritarrek deitu dute Larrialdi Zerbitzuetara informazioa eskatzeko.

Espainiako Geografia Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, epizentroa Orikainen kokatu da, kilometro bateko sakoneran, 07:43an.

 

Albisteak (1)