Itxi

Apirilak 3

Astelehenean ordutegi aldaketak egingo dituzte Bilboko Metroan

EITB.EUS

Leer en Castellano

Era berean, Sopela eta Plentzia artean trenen ordez ari diren autobusen ordutegiak aldatuko dira. Apirilaren 10ean Urdulizko geltokia berriro irekiko dute.

Bilboko Metroa. Argazkia: Bilboko Metroa

Astelehen honetatik aurrera, apirilak 3, Bilboko Metroko ordutegiak aldatuko dituzte, eta udako zerbitzua hasi arte indarrean egongo dira. Hala, apirilaren 10ean Urdulizko geltokia berriro ireki aurretik, aldaketa batzuk egingo dituzte. Bilboko Metroak ohar baten bidez jakitera eman duenez, zirkulazio probak egin behar dituzte Sopelatik Plentziara.

Proba horiek astelehen honetan hasiko dira, bezerorik gabe, Sopela-Urduliz-Plentzia artean. Horrenbestez, “Sopelako geltokia 1 linearen amaierako geltoki izatetik berriro pasoko geltoki izatera igaroko da”. Hala, amaierarako geltokiraino (Plentzia) ibiliko dira trenak, bidaiaririk gabe.

Era berean, Sopela eta Plentzia artean trenen ordez ari diren autobusen ordutegiak aldatuko dira. Ordutegi berriak Bilboko Metroaren webgunean (hurrengo trenak atalean) ikusgai izango dira, eta bezeroen eskura egongo dira geltoki guztietan.

Albisteak (3)