Itxi

Aurre-estreinaldia

Haur transexualen errealitatea, Giza Eskubideen Zinemaldian

EITB.EUS

Leer en Castellano

Chrysallis Euskal Herria elkarteak prestatutako "Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" eskainiko dute bihar Cristina Eugenia antzokian.

'Zakila duten neskak, bulba duten mutilak' materialaren irudia, Chrysallis EHren eskutik.

Chrysallis Euskal Herria elkarteak haur transexualen inguruan egindako ikus-entzunezko material didaktikoa ("Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat") pantailaratuko dute asteartean, apirilaren 4an, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.

Materiala lehen aldiz ikusi ahalko da "Transexualitatea adin txikikoen artean" saioaren baitan. Chrysallisen lana ez ezik, Just a normal person film suediarra ere eskainiko dute. Izaro Antxia (Gehituko transexualitate arloko arduraduna) eta Aingeru Mayor (sexologoa eta Chrysallis Euskal Herria taldeko presidentea) solasean arituko dira emanaldi horren ostean.

Haurren transexualitatea ikasgeletan lantzeko beta ematen du 8 minutuko ikus-entzunezko lan elebidunak. Nazioartean aitzindaria da, orain arte halakorik ez zegoelako.

"Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" laster jarriko da eskuragarri internet bidez, dagoeneko zortzi hizkuntzatan dauden "Neskak eta mutilak, identitatea eta gorputza" fitxa didaktikoekin egin zen bezala.

 

 

Albisteak (1)