Bilboko Metroaren 3. linea, doan larunbatean, 12:00etatik 20:00etara
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
3. lineako geltokietara hurbilduko diren guztiek ekitaldiak eta dastatzeaz gozatu ahal izango dute egun osoan zehar.
Euskotrenek martxan jarriko du larunbat honetan Bilboko Metroaren 3. linea. Inaugurazio bidaian lehendakaria, Iñigo Urkullu, eta Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria, izango dira. Jarraian, 12:02ean herritarrentzat irekiko da zerbitzua, eta doan bidaiatu ahal izango dute 20:00ak arte. Txorierriko erabiltzaileek doan bidaiatu ahalko dute goizeko lehen zerbitzutik.
Jardunaldia animatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira 3. lineako geltokietan. Bilboko Koralak, Enrique Azurza buru duela, lehenengoak izango dira ekitaldia eskaintzen. Matikon egingo dute, jarraigo ofizialaren aurrean, metroko 1go eta 2. lineen inagurazioan egin duen bezala.
Hortik aurrera, hurrengo ekitaldiak izango dira ikusgai: Matikon Uribarriko Abesbatza izango da 12:30ean, sarbidean; Uribarrin, 12:00etatik 14:00etara, euskal nekazaritzako produktuen dastatzea egongo da, eta 13:30ean, Uribarriko Abesbatzak abestuko du sarbidean.
Zazpikaleak geltokian, 12:00etan, Go!azen telesailaren aktoreak antzeztuko dira sarbidearen aurrean, eta 13:30ean, Daniel Merinok eta Josu Aguinagak (La Olako BBK Music Legends Festival) kontzertuaren lehen emanaldia egingo dute geltoki barruan. 17:30ean bigarren emanaldia egingo dute Daniel Merinok eta Josu Aguinagak.
Zurbaranbarri geltokian, 12:00etatik 14:00etara, euskal nekazaritzako produktuen dastatzea izango da, eta 18:30ean Iturriondo Plazan Break Dance emanaldia egingo dute. Txurdinagan, egun osoan zehar, Bihotz Alaiak antolatutako Haurrentzako Jardunaldiak egingo dira Artazuriña kalean.
Otxarkoaga geltokian, 12:30ean "Aullidos de Otxarkoaga" antzerkia ikusteko aukera jarriko dute, eta 18:00etan, bigarren emanaldi bat egingo dute geltoki barruan.