Kargatzen...
Itxi

Nafarroa

Lapurreta egin dute Altsasuko sukurtsal batean

eitb.eus

Leer en Castellano

Lapurrak errebolber batekin mehatxu egin die banketxearen egoitzaren barruan zeuden pertsonei eta kutxan zegoen dirua eraman du.

Guardia Zibilaren kuartela Altsasun. Argazkia: Guardia Zibila

Kaputxa eta eskularruak zeramatzan gizon batek lapurreta egin du errebolber batekin Banco Santanderren sukurtsal batean, Altsasun (Nafarroa). Egoitzaren barruan zeudenei mehatxu egin die lapurrak eta oraindik zehaztu gabe dagoen diru-kopurua eraman du kutxatik.

Lapurretaren unean banketxeko hiru langile -sukurtsaleko zuzendaria, zuzendariordea eta saltzaile bat- eta bezero bat zeuden.

Guardia Zibilak bere gain hartu du ikerketa eta sukurtsala -Altzania kalean- itxita dago. Gainera, polizia-operatiboa martxan jarri du lapurra identifikatu eta atxilotzeko.