Itxi

Sutea

Lau edukiontzi kiskali dira goizaldean Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Suteak Abando auzoko Barrainkua, Ajuriagerra eta Iparragirre kaleetan piztu dira, goizaldeko 6:20 eta 6:30 artean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lau edukiontzi erre dira gaur goizaldean Bilbon izan diran suteetan. Gainera, beste lau edukiontzi eta ibilgailu batek kalteak izan dituzte. Gertaerak, hiriko hiru puntu ezberdinetan jazo dira, oso denbora tarte txikian, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Suteak Abando auzoko Barrainkua, Ajuriagerra eta Iparragirre kaleetan piztu dira, goizaldeko 6:20 eta 6:30 artean.

Barrainkua kalean piztu den suteak edukiontziaren ondoan aparkatuta zegoen auto batean kalteak eragin ditu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Bideoak (1)