Itxi

Ongi Etorri Errefuxiatuak

15.000 herritar baino gehiago Gernikan, errefuxiatuen aldeko ekimenean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Martxaren azken kilometroa isiltasunean egin dute, gaurko errefuxiatuen eta duela 80 urte Gernikako bonbardaketaren hildakoen omenez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Herriko hainbat udalerritatik etorritako 15.000 eta 20.000 lagun inguru bildu dira larunbat honetan Gernikan errefuxiatuen aldeko elkarretaratzean parte hartzeko, deialdiaren antolatzaileen aburuz.

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena ospatu dute aste honetan, eta horren harira, errefuxiatuei babesa erakusteko zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Hori dela eta, hainbat puntutik etorritako herritarrek bat egin dute Gernikan, esaterako, Iparraldetik, Bartzelonatik, Madriletik eta Galiziatik, baita Greziatik etorritakoak ere.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak prestatu du gaurko eguna, eta oso pozik azaldu dira jasotako erantzunarekin. Funtsean, Europak dituen immigrazio eta asilo politikak salatu nahi izan dituzte.

Gauzak horrela, bat egin dute gaur Muxikan atzo hiru euskal hiriburuetatik eta Baionatik abiatutako zutabeek. Orduan, Ignacio Roblesek, Saudi Arabiara zihoan arma-zama bat babesteari uko egin zion suhiltzaile bizkaitarrak, "negar-malko" bat, "Gernika" margolanarekin lotutako sinboloa, eman dio Maryam Fathy errefuxiatu kurduari.

Gernikarainoko azken kilometroa isiltasunean egin dute, negar-malko sinboliko horiek zeramaten hainbat errefuxiatu buru zeudela, eta bi bibolinen musikaz lagunduta.

Azkenik, errefuxiatuen aldeko ekitaldia egin dute Gernikan bertan, eta Pilar Ostolaza duela 80 urte errefuxiatua izandako emakumezkoak ongietorria eman die gerratik ihes egin behar duten gaur egungo errefuxiatuei.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)