Itxi

Zubietako erraustegia

Zubietako erraustegiaren finantzaketan eragiten saiatuko da GuraSOS

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Errauste planta eraikitzeko lanak asteazkenean hasiko badituzte ere, borroka ez dela amaitu nabarmendu du plataformak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

GuraSOS plataformak gaur iragarri duenez, Zubietako erraustegiaren finantzaketan eragiten saiatuko da, proiektua geldiarazteko. Horretarako, Meridiam Investments inbertsio taldeari eta Eskandinaviako familiei zuzendutako "presio" kanpaina abiatuko du, plataformaren esanetan, Meridiam taldeak Eskandinaviako pentsio funtsetatik ateratako diruarekin finantzatuko baitu errauste plantaren zati bat.

Joxe Mari Izeta GuraSOSeko presidente eta Joseba Belaustegi bozeramaileak hurrengo hilabeteetarako ekimenak aurkeztu dituzte gaur Donostian egin duten prentsaurrekoan. Errauste planta eraikitzeko lanak asteazkenean hasiko badituzte ere, borroka ez dela amaitu nabarmendu dute.

Belaustegik ziurtatu duenez, erraustegia eraikiko duen aldi baterako enpresa-elkarteak Ekondakin izeneko sozietatea sortu zuen erraustegiaren finantzaketaz, eraikuntzaz eta esplotazioaz (35 urte) arduratzeko. Ekondakin taldeko bazkide nagusia (% 50) Meridiam Investments taldea da, eta inbertsioa "arduratsuak" egiteko "konpromiso" eta "printzipio etikoekin" osatutako dekalogo bat du.

Plataformaren esanetan, Zubietako erraustegia egiteko diruaren zati bat "familia norvegiarrek" jarriko dute, horren jakitun ez badira ere. Zehatz-mehatz esanda, herritarrek Meridiam inbertsio taldean inbertitutako dirua erabiliko omen dute.

GuraSOSeko bozeramaileak adierazi duenez, hainbat eskutitz bidali dizkiote Meridiam inbertsio taldeari erraustegiaren proiektuak dituen "ingurumen eta zuzenbide alorretan dituen defizitak" jakinarazteko.

Bestalde, Ekondakin taldeko bigarren bazkide nagusia Urbaser (% 46) da. Ildo horretan, Urbaser enpresa ustelkeriari lotutako Lezo operazioan ikertua izaten ari dela ohartarazi nahi dio GuraSOSek Meridiam inbertsio taldeari. Plataformaren esanetan, erantzukizun penalak izan ditzake eta "disoluzio arriskua" izan dezake.

Errauste plantaren lanak geldiarazteko, Meridiam inbertsio taldeari eta Eskandinaviako familiei presioa egiten saiatuko da GuraSOS, erraustegiari "babesa" erretiratzeko.

Albisteak (1)

Bideoak (1)