Itxi

Mendia

Nepalek Everest neurtuko du, 2015eko lurrikaran txikitu ote zen jakiteko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Neurketa egiteko bi urte beharko dituzte. Lurrikara hartan 9.000 pertsona hil ziren.

Nepaleko Kartografia Departamendua Everest neurtzen hasi da. 2015eko apirilean izandako lurrikararen ondorioz txikitu egin den ala ez egiaztatu nahi dute. Hondamendi hartan 9.000 lagun hil ziren.

1954an egindako neurketaren arabera, Everestek 8.848 metro ditu.

Kartografia Departamenduko zuzendariak gaur jakinarazi duenez, joan den igandean abiarazi zuten neurketa berria egiteko lehen fasea Bansghari herria, Everestik 140 kilometrora.

Prozesua, baina, luzea izango da eta emaitzak bi urte barru arte ez dira ezagutuko. Ikerketa batzuen arabera, Everesten altueran aldaketak izan ziren, 2015eko lurrikararen eta ondorengo errepliken ondorioz.

Hipotesi hori egiaztatzeko, munduko mendirik altuena neurtuko dute eta horretarako teknologiarik aurreratuena erabiliko dute.