Itxi

Trafikoa

Arazorik ez itzulera operazioaren hirugarren jardunaldian

Erredakzioa

Azken orduetan kotxe gehiago ibili dira errepideetan baina ez da auto-ilara garrantzitsurik sortu. Estatu mailan, orain arte, 23 hildako izan dira 21 istriputan.

Ez da gertakizun azpimarragarririk Euskadin Iitzulera operaziokohirugarren jardunaldian. Momentuz, buletako bidaiak pixkanaka-pixkanaka egiten ari direla dirudi, izan ere, ez da garrantzizko auto-ilararik sortu.

Balantzea bestelakoa da Estatu mailan. Itzulera operazioa ostiralean martxan jarri zenetik,&' || 'nbsp; 21 istripuk 23 hildako eragin dituzte. Horretaz gain, zortzi pertsona larri zauritu dira eta beste seik zauri arinak dituzte.

apa joseba! hemen gaurko testuak!Itzulera operazioa dela eta, milioika&' || 'nbsp; joan-etorri egiten ari dira Estatuko errepideetan. Hori dela eta, Herrizaingo Sailak 3.000 ertzainek osatutako dispositibo berezia martxan jarri du. Nafarroako Gobernuak ere foruzain gehiago izango ditu asteartea arte errepideetan eta abiadura kontrol gehiago egingo dira.

apa joseba! hemen gaurko testuak!Horretaz gain, normalean arazoak izaten diren guneek zainketa berezia dute, besteak beste, A-8ko irteeran Kantabriarako noranzkoan, eta Irun aldean.

4,3 milioi ibilgailu errepideetan

apa joseba! hemen gaurko testuak!Estatuko errepideetan 4,3 milioi joan-etorri kalkulatu dituzte, eta unerik istilutsuenak igande arratsaldean izan dira. Itzulera operazioa ostiralean hasi zen eta igande gauerdian amaituko da.

apa joseba! hemen gaurko testuak!Trafiko Zuzendaritza Nagusiak igandeko 17:00ak eta 23:00ak artean ez bidaiatzeko gomendioa eman&' || 'nbsp; du, tarte horretan izaten baita ibilgailu gehien errepideetan.




Informazio gehiago (1)