Kargatzen...
Itxi

Nafarroa

Pertsona bat larri zauritu da Corellan, bidetik aterata

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gidaria harrapatuta geratu da eta bertaratu diren suhiltzaileek atera behar izan dute burdina artetik. Larri eraman dute erietxera.

Lekura hurbildu diren suhiltzaileek bertatik atera behar izan dute gidaria. Argazkia: Foruzaingoa

75 urteko gizon bat larri zauritu da astelehen honetan Corellan (Nafarroa), NA-6820 errepidean bidetik aterata, Foruzaingoak jakitera eman duenez. 13:00etan izan da istripua, eta gidaria Errioxako Aldeanueva de Ebro udalerriko bizilaguna da.

Autoa errepidetik irten eta irauli egin da. Ondorioz, gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute burdina artetik ateratzeko.

Foruzaingoa, suhiltzaileak eta anbulantzia bat joan dira istripua gertatu den lekura, eta zauritua autotik atera ostean, erietxera eraman dute, larri.

Informazio gehiago (1)