Itxi

Kataluniako atentatuak

'Gurutzatu eta juduen' aurkako erasoak izan direla dio Estatu Islamikoak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ohar baten bidez talde terroristak zabaldu duenez, "bi taldetan banatutako hainbat jihadistek egin zituzten aldi berean erasoak".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Estatu Islamikoak (ISIS) larunbat honetan adierazi duenez, ostegunean Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuak "gurutzatuen eta juduen aurkako erasoak" izan ziren. Talde terroristak dioenez, 120 lagun baino gehiago zauritu eta hildako izan ziren.

Telegram mezuak bidaltzeko sarearen bidez ISISek zabaldu duenez, "bi taldetan banatutako hainbat jihadistek egin zituzten aldi berean erasoak".

"Jainkoa lagun, joan den ostegunean aldi berean bi taldetan antolatutako zenbait jihadistek Espainiako leku gurutzatuak izan zituzten helburu", dio egiaztatu gabeko ohar horrek.

Erasoa Errusian

Bestalde, Errusiako Surgut hirian jazotako erasoa ere aldakarrikatu du Estatu Islamikoak. Gizonezko batek labankadaz zauritu ditu kalean zeuden zazpi lagun, eta Poliziak tirokatu behar izan du. Zauritu guztiak ospitalera eraman behar izan dituzte, eta horietako bi larri daude.

bi larri daude.

Albisteak (4)

Bideoak (1)