Itxi

Kataluniako atentatuak

15 dira Kataluniako atentatuetan hildako pertsonak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

13 pertsona hil zituzten Ramblako erasoan eta bat Cambrilsen. Vilafrancako gaztea izan da 15.a, Diagonalean, arma zuriz egindako erasoan hil zen

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuetan hildako 15 pertsonak dagoeneko identifikatu dituzte. Horien artean sei espainiar daude, eta bi haur.

Carles Mundo Justizia kontseilariak prentsaurrekoan jakitera eman duenez, 15 biktimen artean sei espainiar daude, eta horietako batek nazionalitate bikoitza du, espainiarra eta argentinarra.

Espainiako bost biktima Bartzelonako probintziako hainbat lekutan bizi ziren, Rubin (bi), Bartzelonan, Vilafranca del Penedesen eta Sant Hipolit de Voltregan, eta beste bat Zaragozan.

Hiru biktima italiarrak dira, bi portugesak, bat belgikarra, bat estatubatuarra, bat kanadarra eta batek nazionalitate bikoitza du, australiarra eta britainiarra.

13 pertsona hil zituzten Ramblako erasoan eta bat Cambrilsen. Vilafrancako gaztea izan da 15.a, Diagonalean, arma zuriz egindako erasoan hil zen.

Bederatzi gorpu familiei itzuli dizkiete, eta gainerakoak kontsuletxeen, enbaxaden eta Auzitegiko Medikuntzako Erakundearen esku utzi dituzte.

Hatz markak, hortz-profilak eta DNA probak eginda identifikatu dituzte.

Albisteak (3)

Bideoak (1)