Zubietako erraustegia
GHK-k 41 milioi eskatuko dizkie erraustegia geldiarazi zuten Bilduko kideei
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak salaketa bat jarriko du Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaundarrieta Bilduko gestore ohien aurka, “boterea desbideratzeagatik”.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) salaketa bat jarriko du Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaundarrieta Bilduko gestore ohien aurka, "boterea desbideratzeagatik", eta ia 41 milioi euro itzultzea eskatuko die, erraustegiaren aurreko proiektua geldiarazteak ekarritako kalteengatik.
Jose Ignacio Asensio Ingurumen zinegotziak eta kontsortzioko presidenteak astelehen honetan Donostian eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, GHKko batzorde orokorrak, erakundeko gizarte instrumentalak, goizeko bileran Estatuko Kontu Auzitegiaren aurrean salaketa aurkezteko proposamena onartu du.
Ekimen judizialak batzordeko % 75,5en aldeko botoa jaso du, EAJko eta PSE-EEko ordezkariena, eta % 6,7 kontra, Tolosaldekoa eta Urola Erdiko mankomunitateetako kideena (EH Bildu). Falta den portzentajea joan ez direnena izan da.
Salaketa Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta Bilduko kargu ohien aurka jarriko dute. Errazkin Gipuzkoako Ingurumen zinegotzia eta GHKko administrazio kontseiluko burua izan zen aurreko legealdian, eta Intxaurrandieta lurraldeko zaborrak kudeatzeko erakundearen buru.
Asensiok azaldu duenez, 2013an Zubietako erraustegiaren lehen esleipen kontratuan izandako "erantzukizun bereziagatik" jarriko dute haien kontra salaketa, Errazkinen aurka Batzorde Nagusien "aginduei entzungor egiteagatik" eta Intxaurrandietaren kasuan, txosten juridikoak kontra eukita kontsortzioan "akordioa premiatzeagatik".