HODEI EGILUZ
Hodei Egiluzen amaren eskutitza, lapurretari buruzko epaia ezagututakoan
O.A. | EITB.EUS
Anberesko epaitegiak hiru urte eta hiru hilabete eta lau urte arteko zigorra ezarri die gazte galdakaoztarrari diru zorroa eta eskuko telefonoa lapurtu ziotenei.
Atzo, ostegunarekin, ezagutarazi zen Hodei Egiluzi 2013ko urrian, azken aldiz bizirik ikusi zuten egunean, zorroa eta eskuko telefonoa lapurtu ziotenen kontrako epaia. Lapurreta soilik epaitu dute, ez gazte galdakaoztarraren desagerpena eta heriotza. Anberesko epaitegiak lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio Hodei Egiluzi zorroa lapurtu zionari; mugikorra kendu zioten biei, berriz, 3 urte eta 3 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri die. Epaia ezagutu ostean, eskutitz hunkigarria argitaratu zuen haren amak Facebook sare sozialean.
Hodei Egiluz informatika ingeniaria zen eta Belgikako hirian bizi zen 2013ko hasieratik. Desagertu zen gauean bi aldiz lapurreta egin zioten. Belgikako Poliziak, familiak eta lagunek 853 egun eman zituzten Hodeiren bila. Azkenean, gaztearen gorpua Eskalda ibaian agertu zen.
"Pentsamenduak..." izenburupean, epaiaren inguruko balorazioa egiten du Hodei Egiluzen amak. "Semea galdu eta hain epai irrigarria. Hainbeste denbora itxaron, hainbeste sufrimendu honetarako. Justizia hain da konplikatua, konplexua, gogorra eta zentzugabea". Hala ere, haren esanetan, justizia ez dago beti epaitegietan eta, hori dela eta, bizitzak Hodeien hilketan nahastutako pertsona bakoitza bere tokian jarriko duenaren itxaropena agertu du.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi izan ditu jasotako laguntzagatik.
Informazio gehiago, laster
gehiago, laster