Memoria Historikoa
Kendu egin dute Ogasunaren eraikineko arrano frankista, Bilbon
eitb.eus
Mugimendu sozialek 15 urteko baino gehiagoko borroka egin dute ikur hori kentzeko, Memoria Historikoaren legearen aurkakoa baita.
Bilboko Moyua plazan, Bizkaiko hiriburuaren bihotzean, oraindik ere ikusgai zegoen ikur frankista kendu egin dute dagoeneko, lau hilabeteko lanen ostean. Hain zuzen ere, Ogasunaren eraikineko aurrealdean zegoen arrano frankista ezabatu dute.
Mugimendu sozialek 15 urteko baino gehiagoko borroka egin dute ikur hori kentzeko, Memoria Historikoaren legearen aurkakoa baita.
1954an jarri zuten ikurra eraikinean.
Argazkia: eitb.eus