Astronomia
Tauridak izar iheskorrak ikusteko aukera izango da ostiral honetan
Agentziak | Erredakzioa
Izar-jasa ikusteko unerik onena gauerdian helduko da.
Meteoritoek atmosferara sartzean uzten duten lorratza ikusteko aukera izango dute zeruko behatzaileek: batetik, azaroaren 10ean eta 11n, Tauridak ikusi ahal izango dira, eta bestetik, azaroaren 17an, Leonidak izango dira ikusgai.
Lurrak kometen zabor korronteekin edo, noizbehinka, asteroideekin topo egitean sortzen dira fenomeno horiek. Hondakinen partikulek Lurraren atmosferaren aurka talka egiten dute eta erre egiten dira, meteoroak edo izar iheskorarrak sorraraziz.
Tauro konstelaziotik zabaltzen diren Tauridak argien ikusteko egunak ostirala (azaroak 10) eta larunbata (azaroak 11) izango dira. Orduari dagokionez, gauerdia izango da ordurik onena euri-jasa ikusteko. Fenomeno hori Encke kometak utzitako lorratzak sortutakoa da.
Leonidak, berriz, Leo konstelaziotik zabaldutakoak dira, eta horiek ikusteko egunik aproposena azaroaren 17an izango da ikusgai. Izar-jasa ikusteko aukera handiagoa izango da gau horretan ilargia ez baita zeruan egongo.
Hori horrela, Lurrak Tempel-Tuttle kometak utzitako lorratza zeharkatuko du. 33 urteko periodoa duen kometa horrek Leonidas bezala ezagutzen diren izar iheskorrak sortzen ditu, eta, esan bezala, ilberriak behaketan lagunduko du.
Dena den, aurten ez da izar-jasa handirik espero, gutxi gorabehera 10 orduko tasa izango baita.