Itxi

Mediterraneoan

470 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneoan, Italiak koordinatutako operazioan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Azaroaren 24ra arte bildutako datuen arabera, 115.159 pertsona erreskatatu dituzte itsasotik Italiako portuetara eramateko, 2016an epe berean baino % 32,55 gutxiago.

Erreskate baten artxiboko argazkia

Hainbat itsasontzitan zihoazen 470 pertsona erreskatatu zituzten larunbatean Mediterraneo itsasoko erdialdean, lana koordinatu zuen Italiako Kostako Guardiak Efe agentziari aditzera eman zionez.

Guztira, bost salbamendu egin zituzten nazioarteko uretan, Libiako kosta parean.

Italiako itsas-armadaz gain, EUNavforMed operazioko eta Frontex Europako mugak babesteko agentziako kideek ere hartu dute parte erreskatean.

Aurten, azaroaren 24ra arteko datuen arabera, 115.159 pertsona erreskatatu zituzten itsasotik Italiako portuetara. 2016an epe berean baino % 32,55 gutxiago dira, Erromako Barne Ministerioaren esanetan.