Itxi

Emakumeen aurkako indarkeria

Miguel Alonso Belza abokatuak hautsi egin du bikotekide ohia babesteko neurria

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak defendatzeagatik da ezaguna Alonso Belza. Bikotekide ohiari tratu txarrak ematea egotzita auzipetuta dago.

Miguel Alonso Belza abokatu donostiarrak indarkeria matxistaren biktimak defendatzen egiten du lan, eta Nagore Laffageren familia ordezkatzeagatik egin zen ezagun. Duela hilabete batzuk auzipetu egin zuten bikotekide ohiari tratu txarrak ematea leporatuta.

Orain berriro auzipetu dute, epaileak emakumea babesteko jarritako neurriak urratzeagatik.

2016ko apirila eta abendua bitartean, emakumeak eraso fisikoak eta psikikoak pairatu zituen. Biktimak Alonso Belzaren kontrako salaketa jarri zuen, eta, epailearen arabera, tratu txarrak eman zizkiola eta jazarri egin zuela esateko zantzuak daude.

Hori dela eta, epaileak kautelazko neurriak hartu zituen, emakumea babesteko asmoz. Alonso Belzak helegitea aurkeztu zuen, baina Gipuzkoako Auzitegiak atzera bota zuen errekurtsoa, epaitegiaren erabakia berretsita.

_____________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)