Itxi

Indarkeria matxista

Sanferminetako talde bortxaketaren epaiketa epaiaren zain geratuko da gaur

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Defentsek euren ondorioak aurkeztuko dituzte, eta akusatuek hitza hartu ahalko dute, nahi izanez gero.

Bost akusatuak daramatzan furgoia Justizia Jauregira sartzen. EFE

Iazko sanferminetan 18 urteko neska bat taldean bortxatzeagatik Nafarroako Auzitegian egiten ari diren epaiketa epaiaren zain geratuko da gaur. Bost gizon daude auzipetuta.

Hain justu, gizonon defentsek euren ondorioak aurkeztuta bukatuko da 11. eta azken saio hau. Akusatuek hitza har dezakete, hala nahi badute. Astelehenekoa bezala, gaurko saioa ateak zabalik egingo dute.

Aurreikusitakoaren arabera, Agustin Martinez Becerra abokatuaren alegatuarekin (bost akusatuetatik hiru defendatzen ditu) hasiko da saioa. Ondoren, Jesus Perez guardia zibila izandakoaren abokatuaren txanda izango da, eta azkenik, Manuel Canales militar ohiaren abokatuak hartuko du hitza. Denek absoluzioa eskatuko dute.

Iruñeko Justizia Jauregira heltzean adierazpenak egin ditu Martinez Becerra abokatu mediatikoak. Nabarmendu duenez, saiatuko da "epaiketan esan diren faltsukeria, oker eta gezur guztiak agerian uzten". Hiru akusaturen abokatuaren ustez, "errugabeak direla frogatuko dut zalantzarik gabe".

Talde bortxaketa koordinatua, biktima 'umiliatu' eta 'menderatu' batekin

Atzokoan Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak aurkeztu zituzten ondorioak.

Elena Sarasate fiskalak "frogatutzat" eman zuen bost gizonek "taldean eta modu koordinatuan" bortxatu zutela emakumea, biktima "menderatuta, umiliatuta eta defendatzeko gaitasun gabe" utzita.

Fiskalaren arabera, "biktimaren deklarazioak sinesgarritasun osoa emateko baldintza guztiak betetzen ditu, akusatuenak, ordea, kontraesan nabarmen eta erabakigarriak ditu". "Eurek bazekiten zer egin behar zuten, argi zuten", erantsi zuen.

Intimitatearen kontrako delitua ere egotzi zien fiskalak bost akusatuei, bortxaketa bideoan grabatu zutelako. Gainera, biktima "defentsarik gabe" uzteko sakelakoa lapurtu izanagatik ere errudun jo zituen.

Hori horrela, 22 urte eta 10 hilabeteko kartzela zigor eskaera berretsi zuen fiskalak akusatu bakoitzarentzat. Akusazio partikularrak 24 urte eta bederatzi hilabetekoa galdegin zuen, eta herri akusazioek ?Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udala izenean? ia 26 urtekoa.

_____________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Violación conjunta y coordinada, con una víctima "humillada" y "sometida"

Durante la sesión de ayer explicaron sus conclusiones la Fiscalía y las acusaciones particular y populares.

La fiscal Elena Sarasate dio por "acreditado" que los imputados actuaron de forma "conjunta y coordinada", sin el consentimiento de la víctima, que se vio "sometida" y "sin posibilidad" de resistirse.

Además, la fiscal defendió que "la declaración de la víctima cumple todos los requisitos para darle absoluta y totalmente credibilidad y, sin embargo, la de los acusados tiene contradicciones, no pequeñas, sino determinantes". "Ellos sí sabían a lo que iban y lo tenían claro", dijo.

De igual forma consideró probado que también concurrió un delito contra la intimidad por los vídeos que grabaron los acusados, y que todos ellos son culpables del robo del móvil de la joven, con el que la dejaron "indefensa".

Mantuvo así su petición de 22 años y 10 meses de cárcel para cada uno de los procesados, que la acusación particular elevó hasta 24 años y 9 meses y las populares, ejercidas por el Gobierno de Navarra y el Ayuntamiento de Pamplona, hasta casi 26 años.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)