ELURRA
Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu 4 campusetako arratsaldeko eskolak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Elur-maila 200 metrora jaitsi delako eta eskualdera iristeko hainbat mendatetan kateak behar direlako hartu du erabakia Mondragon Unibertsitateak.
Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu gaur arratsaldeko eskolak Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko campusetan, elurra dela eta.
Unibertsitateak jakinarazi duenez, zerbitzu akademikoa internet bidez ematen jarraituko du.
Elur-maila 200 metrora jaitsi delako eta eskualdera iristeko hainbat mendatetan kateak behar direlako hartu du erabakia Mondragon Unibertsitateak.
Bertan behera gelditu dira gaur –ostirala, abenduak 1- arratsaldeko txandako aurrez aurreko eskolak @Munibertsitatean, Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate eta Oñatiko campusetan https://t.co/WQssoDpirW #mu pic.twitter.com/6KfItJhR0f
— MU (@MUnibertsitatea) 1 de diciembre de 2017