Itxi

Heriotza

Urrengoetxearen hilketa argitzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak

Eitb.eus

Leer en Castellano

Susmagarriak 18 urte inguruko bi gazte direla esan du Segurtasun Sailak. Antza denez, horretako batek rastak diru buruan. Lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Ibon Urrengoetxearen hilketa argitzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 04:15ak aldera izan da erasoa, Nafarroa kalearen eta Ripa kalearen arteko lotunean.

Larunbat arratsalde honetan Ertzaintzak ohar bat zabaldu du, herritarren laguntza eskatuz. Ustezko erasotzaileak 18 urte inguruko bi gazte direla esan du Segurtasun Sailak. Antza denez, horretako batek rastak diru buruan, baina oraingoz ezin izan dute bere nortasuna baieztatu.

Gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko asmoz, inguruan izan diren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Halaber, goizaldeko ordu horretan erasoren bat jasan duten pertsonek harremanetan jartzeko eskatu du Segurtasun Sailak.

Norbaitek kasu honekin zerikusia duen informaziorik edo daturik izango balu, 112 telefono zenbakira deitu beharko luke.

Albisteak (1)