Itxi

Bilbo

Bilboko Udaltzaingoak lekukoak eskatu ditu, harrapaketa bat argitzeko

Eitb.eus

Leer en Castellano

Gertaera astelehenean, 08:30 aldera izan zen, Telleria kaleko 1. zenbakian. Dirudienez, kotxe batek bi oinezko harrapatu zituen, eta horietako bat larri dago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilboko Udaltzaingoak lekukoak eskatu ditu, astelehenean, abenduaren 25ean, izandako harrapaketa bat argitzeko, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera 08:30 aldera izan zen, Telleria kaleko 1. zenbakian, (Santa Ana industrialdea, Bolueta). Dirudienez, kotxe batek bi oinezko harrapatu zituen, eta horietako bat larri dago.

Ezbeharraren inguruko daturen bat eman dezakeen pertsona oro harremanetan jar daiteke Udaltzaingoko Argiketa Sailarekin 94 420 50 40 telefono-zenbakiaren bitartez.

 

 

 

p> 

 

Bideoak (1)