Itxi

Bilbo

Gizonezko bat atxilotu dute hiru laguni botila batekin eraso egiteagatik Deustun

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Erasoa taberna batean gertatu zen igande goizaldean. Gizonezkoak botila apurtu eta bertan zeuden pertsonen aurka egin zuen.

34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande goizaldean Bilbon, botila batekin hiru laguni eraso egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakariak Deustuko taberna batean jazo ziren, abenduaren 25ean, goizaldean. Erasotzaileak botila bat apurtu zuen eta tabernan zeuden zenbait lagunen aurka egin zuen.

Hiru lagun arin zauritu zituen. Batek besapean zuen zauria, besteak aurpegian eta hirugarrenak eskuan.

Ertzaintza bertaratu zen eta erasotzailea atxilotu egin zuen. Aurrekariak ditu lapurretak egiteagatik. Epailearen esku utzi zuten.