Bartzelona
Aita Santuaren bisitaren segurtasun txostenak aurkitu dituzte kalean
Erredakzioa
Gobernuaren ordezkariaren hitzetan, dokumentuak galtzeak ez du inolako "arriskurik ez perilik" eragingo. Segurtasun indarretako goi kargudunen izen eta telefono zenbakiak agertzen dira.
Herritar batek Aita Santuak Bartzelonara egingo duen bisitarensegurtasun planaren txostena aurkitu du kale erdian, Rac 1 irratiakjakitera eman duenez.
Astearte gauean aurkitu omen zuen 11 orrikotxostena Bartzelonako Augusta Bidean txakurra pasiatzen ari zenean.Esquadra Mossoetako iturriek azaldu dutenez, egoera aztertuko duteorain, irrati-katearen egoitzara joan eta txostena jaso ondoren. Joan Ragel Gobernuak Katalunian daukan ordezkariaren arabera, agiriak duela hilabete galdu zituzten, baina ez du inolako "arriskurik ez perilik" eragingo.Montserrat Tula Justizia kontseilariburuak esan duenez (aurreko legealdian Barne kontseilariburua izandakoa), agiri horiek galtzea "arduragabekeria" izan da "dokumentu horiek ezin dutelako kalean egon, inondik inora", zabaldu dutenez.
"Norbaitek, momentu jakin batean, arduragabekeriaz jokatu du. Kendu dizkiote (agiriak) lokal publiko batean egoteagatik edo ez zegokion lekuren batean ahaztuta utzi ditu", kontseilariburuaren esanetan.
Segurtasun indarretako goi kargudunen izenen, telefono zenbakien eta helbide elektronikoen zerrendak daude Barne Ministerioak sinatzen duen txostenean.
Gainera, Segurtasunerako Unitate Zentralak segurtasun dispositiboa noiz jarri behar den martxan eta zenbat agentek parte hartuko duten zehazten da.
Era berean, Espainiako Poliziaren Segurtasun Elektronikoaren Taldeko buruak sinatutako testu batean, Familia Santuaren inguruan egongo diren segurtasun kamera eta frekuentzia inhibitzaile kopurua eta Aita Santuaren segizioak ostatu hartuko duen hotelaren izena ere agertzen dira.
Hamaika orrietako batean, bestalde, Poliziak Sitel sistema, komunikazio digitalak aztertzeko sistema, erabiltzeko IP helbidearen berri ematen da. Gainera, beste IP helbide batean erabiltzaile izena eta gakoa azaltzen dira, eta atzealdean teniente koronel baten izena eta "Erret Etxea" hitzak irakur daitezke.