Itxi

Otxarkoagako krimena

Fiskaltzak luzatu egin du atzemandako hirugarren adingabearen atxiloaldia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

16 urteko mutilak Adingabeen Fiskaltzaren esku pasatu du gaua.

Hilketa gertatu zen Otxarkoagako atarian ETBk grabatutako irudietatik ateratako pantaila irudia.

Fiskaltzak luzatu egin du Otxarkoagako (Bilbo) adineko senar-emazte batzuen krimenaren harira atxilotutako hirugarren mutikoaren (16 urtekoa) atxiloaldia, eta, beraz, Ministerio Publikoaren esku pasatuko ditu datozen orduak, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Antza denez, hirugarren atxilotuak ez zuen zuzenean parte hartu hilketan, eta ez zen senar-emazteen etxebizitzan sartu, baina, ustez, egileen kolaboratzailea izan zen, ikerketaren iturrien esanetan.

Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentrora eraman zituzten astelehenean, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean.

Halaber, Ertzaintzako agenteek hiru atxilotuen etxeak miatu dituzte, hiru adingabeak bertan zirela.

Ostegunean topatu zituzten 87 urteko senar-emazteen hilotzak, 15:00ak aldera, Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten.

Etxea nahasita omen zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak.

Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa, eta, ikerketa horien ondorioz, hiru adin txikiko atxilotu dituzte.

Albisteak (5)