Kargatzen...
Itxi

Trafikoa

Luizi batek BI-3102 errepidearen zati bat txikitu du Larrabetzun

EITB.EUS

Ondorioz, bidea erabat itxita dago. Lur-jausiak bete-betean harrapatu du auto bat, baina, zorionez, hiru bidaiariak onik atera dira.

Autoa lokatz eta arbolen artean geratu da harrapatuta. Argazkia: BFA

Larrabetzu eta Fika arteko bidea, BI-3102 errepidea, itxita dago goizaldetik, luizia gertatu baita. Errepidearen zati hori txikituta geratu da.

Luizia goizaldean jazo da, 03:00etan, eta auto bat bete-betean harrapatu du. Zorionez, autoan zihoazen hiru bidaiariak bere kabuz atera dira ibilgailutik eta onik daude.

Argazkiak: Bizkaiko Foru Aldundia

 

 

WhatsApp bidez biralizatutako argazkiak