Itxi

LGTBI+

Nafarroak Transbide sortu du, transexualei arreta bermatzeko unitatea

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

LGTBI+ kolektiboaren berdintasunerako legearen baitan sortu dute zerbitzu berria. Pertsona horien errealitatea patologia gisa tratatzea saihestu nahi du Gobernuak.

LGTTBI kolektiboaren berdintasunerako legearen baitan sortu dute zerbitzu berria. Argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak Transbide jarri du martxan. Transexualei, transgeneroei, intersexualei eta horien senitartekoei kalitatezko arreta integrala emateko berariaz sortutako unitate berria da Transbide, Foru Gobernuak 2017ko ekainean onartutako LGTBI+ kolektiboaren berdintasunaren legearen baitan sortua.

Unitate berria erreferentziazko zentro bihurtu nahi du, eta, besteak beste, hauek izango ditu helburu: informazio eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea, tratamenduak dituen onurak eta arriskuak aztertzeko egin beharreko proba eta miaketak egitea eta aholkatzea, tratamendu mediko eta kirurgikoak egitea eta behar duten edota eskatzen duten senide eta pertsonei babes eta laguntza emozionala ematea.

Ekainean onartutako legeak hainbat eremu hartzen zituen bere gain (zibila, lanekoa, soziala...), eta osasunaren alorrean, pertsona horien errealitatea patologia gisa ez hartzeko konpromisoa bermatzea zuen jomuga. Hala, arreta zerbitzu horrek sexu identitatea autodeterminazio librea izatea du lege, hau da, eskubide hori ezingo da ez mugatu, ez murriztu, ez zaildu, ezta baztertu ere.

Pertsonak sentitzen duen identitate sexuala bermatzeko tratamendu mediko eta kirurgikoak berak eskatuta egingo dira, behin informazio objektiboa eta zientifikoa jasota, onuren eta arriskuen berri izanda, eta libreki eta borondatez onartuta.

Hori horrela, hemendik aurrera ez dira beharrezkoak izango Psikiatria adituen esku hartzea.

Unitate berri hori Transexualitatea Artatzeko Batzordean aurkeztuko dute bihar, hilaren 15ean.

Albisteak (2)