Itxi

GREBA

Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin du EH Bilduk

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

'Gure herri eta hirietan martxoaren 8an egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia' egin die ezker abertzaleko koalizioak Euskal Herriko emakumeei.

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren agerraldia, grebarako deia eginez. Argazkia: EiTB.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitu duten greba feministarekin bat egin du EH Bilduk, eta "gure herri eta hirietan martxoaren 8an egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia" egin die  ezker abertzaleko koalizioak Euskal Herriko emakumeei. Halaber,  "beren egunerokoan ere lanean jarraitzeko deia" ere egin die emakumeei, "gure herriak behar dituen tresna politikoak eskuratu eta jendarte eredu aurreratua, justua eta ekitatiboa eraikitzeko, egiazko berdintasunean oinarritutako jendarte eredua eraikitzeko".

ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaia sindikatuek ere bat egin dute grebarekin. Mundu osoko 70 herrialdetan egingo da protesta.

EH Bilduk ohar bidez adierazi duenez, koalizioarentzat "lehentasuna da mobilizazio soziala eta gure jendarteak aurrera egitea ahalbidetuko duen, hau da, egiazko berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzea ahalbidetuko duten tresna politikoak eraikitzea".

"Zaintza-lanak eta enplegua berdintasunean eta bidezko era batean partekatu behar dira; pertsonen beharrizanak erdigunean jarri behar ditu sistema ekonomikoak, eta ez merkatuaren beharrizanak", esan du EH Bilduk.

Albisteak (2)