Itxi

Istiluak Bilbon

Aburto, Bilboko istiluen harira: "Egin duenak ordainduko du"

EITB.EUS

Leer en Castellano

Bilboko alkateak bere "maitasuna" eta "elkartasuna" adierazi die San Mames kanpoaldean izandako istiluetan hil den ertzainaren senide eta lankideei.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Artxiboko argazkia: EiTB

Athletic eta Spartaken arteko partidaren atarian, San Mames inguruan izan diren istiluetan ertzain bat bihotzekoak jota hil dela eta, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ondokoa azpimarratu du: "Egin duenak ordainduko  du".

Twitter bidez zabaldutako mezu batean, Aburtok bere "maitasuna" eta "elkartasuna" adierazi die gaur gauean hil den ertzainaren senide eta lankideei.

Ildo berean, bere mespretxua agertu die "indarkeria erabiltzen dutenei eta inor eta ezer errespetatzen dutenei".

"Bilbon soberan zaudete. Ez zaituztegu nahi. Tolerantzia zero. Egin duenak ordainduko du", erantsi du.

 

Albisteak (2)