Itxi

Greba Feminista

EiTBko emakumeek ere planto

eitb.eus

Leer en Castellano

EiTB taldeko emakumezko langileek bat egin dute Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta gehiengo sindikalak deitutako grebarekin.

Elkarretaratzea EiTBren Bilboko egoitzan. Argazkia: EiTB

EiTBko emakumezko langileek bat egin dute gaur Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta gehiengo sindikalak deitutako grebarekin.

11:00etan, EiTB osatzen duten hedabideetako erredakzioak ia hutsik geratu dira, ehunka emakumek (tartean kazetariak, teknikariak eta beste motatako langileak) elkarretaratzea egin baitute taldeko egoitzen aurrean, "EiTBko emakumeok planto" leloarekin.

Ondoren, mugimendu feministek deitutako mobilizazioetara joan dira.

Gainera, eitb.eus-en (zerbitzu minimoak funtzionatzen ari dira bertan), emakume kazetariek jantzi moreak eskegi dituzte erredakzioan, aldarrikapen feministei babesa erakusteko.

 

Bideoa: eitb.eus-eko emakumeak, arropa moreak eskegitzen

 

 

Bideoa: EiTBko emakumeak, Bilboko egoitza nagusian

 

 

Bideoa: EiTBko emakumeak, Donostiako manifestazioan

 

Albisteak (1)

Galeriak (1)