Itxi

2018ko uztaila

'EuskarAbentura', Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituen espedizioa

eitb.eus

Leer en Castellano

Espedizioa uztailaren 1ean abiatuko da Mauletik. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako eta diasporako gazteek osatuko dute espedizio taldea. Euskaraz dakien edozein gaztek hartu dezake parte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2018ko uztailean Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituen espedizio gaztea aurkeztu berri du 'EuskarAbentura' elkarteak.

Done Jakue bideak jarraituz eta Unescok izendatutako gizateriaren ondareetatik igaroaz, 16-17 urteko 120 gaztek esperientzia “ahaztezina” biziko dute datorren udan, antolatzaileek azaldu dutenez.

Ruta Quetzal izandakoak inspiratuta jaio da 'EuskarAbentura' egitasmoa 16 eta 17 urteko gazte euskaldunei dago zuzendua, hau da, 2001-2002 urtean jaiotakoei.

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako eta diasporako gazteek osatuko dute espedizio taldea. Euskaraz dakien edozein gaztek hartu dezake parte, edozein duelarik jatorria. Ez da matrikula-kuotarik ordaindu beharko.

Ibilbide Frantsesa, Barnealdeko bidea eta Kostaldeko ibilbidea

Espedizioa uztailaren 1ean abiatuko da Mauletik (Zuberoa), Done Jakue bidearen ibilbide Frantsesa jarraituz, Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) eta Iruñetik igaro eta Vianaraino (Nafarroa). Bertatik autobus batek Donemiliaga Kukulara (Errioxa) eramango ditu abenturazaleak. Bertan orain arte aurkitu diren euskarazko idazki zaharrenak ikusi ahal izango dituzte.

Donemiliagatik Gesaltza Añanara (Araba) igo eta Barnealdeko bidea kontrako norabidean egingo da Iruneraino (Gipuzkoa). Trenez Baionara (Lapurdi) igo eta handik Kostaldeko ibilbidetik jarraituko da, Kantauri kostalde guztia zeharkatuz, Getxoko Bizkaia zubian amaitzeko, uztailaren 31n.

Espedizioa Euskal Herrian kokatzen diren Unescok izendatutako gizateriaren ondare guztietatik pasako da: Done Jakue bidea, Santimamiñeko kobazuloak, Ekaingo leizeak, Altxerriko kobak eta Bizkaia zubia.

Parte hartzeko izen-emate inprimakia betetzearekin batera gazteek motibazio gutuna eta lan bat bidali beharko dituzte. Lana egiteko hiru gai orokor daude aukeran, era librean landu ahal direnak: Euskara & zure herria, Euskara & emakumeak eta Euskara & itsasoa.

Bideoak (1)