Trafikoa
Pertsona bat hil da Arruazun izandako auto-istripuan, Nafarroan
Erredakzioa
Barrancako autobidearen 13,5 kilometroan (A-10ean), Gasteizko noranzkoan, autoa bidetik atera da.
21 urteko gizonezko bat hil da Arruazun (Nafarria) izandako auto-istripuaren ondorioz, Nafarrokoa Gobernuak jakinarazi duenez.
06:00ak eta 08:00ak bitartean jazo da ezbeharra, Barrancako autobidearen 13,5 kilometroan (A-10ean), Gasteizko noranzkoan, autoa bidetik atera ostean.
Altsasuko Suhiltzaileek atera ezinik geratu den gidaria erreskatatu dute.
Iturri beraren arabera, Foru Polizia istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.