OSASUNA
Jaurlaritzak aurretiazko borondateak arautzeko dekretua aldatu du, epeak arintzeko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Egun errazagoa da norberaren aurretiazko borondateen agiria egitea. Zehazki, osasun zentroetan egin ahal da famili medikuaren aholkularitzarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak aurretiazko borondateen euskal erregistroa arautzen duen dekretua aldatu zuen 2018ko maiatzean, epeak arintzeko eta eskaera gehiagori erantzun ahal izateko.
Horrenbestez, aurretiazko borondateen dokumentua errazago egin ahal izatea lortu nahi zuen Jaurlaritzak eta hori lortzeko helburuz aldaketak egin zituen. Gauzak horrela, dokumentua Osakidetzako osasun zentroetan egin ahal da jada familia medikuarekin aholkularitzarekin eta hiru lekukoen formularen bidez (osasun zentroko beste profesional batzuk jardun ahal izango dute).
Aipaturiko dokumentuan funtsezko printzipioak eta osasun eremuan hartu beharreko erabakiak orientatuko dituzten irizpideak adierazi daitezke, besteak beste: bizitzaren amaieran zaintzak non jaso nahi diren edo organoen emaile izateko borondatea; tratamendu eta zaintza batzuen onarpena edo ukapena zer osasun egoeratan nahi den kontuan hartzea; edo ordezkari bat esleitzea, baliozko bitartekari izan dadin, osasun-taldearen aurrean, pazienteak bere borondatea adierazi ezin duen kasuan.
Bizi testamentua egiteko hiru modu daude: erregistroaren arduradunaren bidez, hiru lurralde-ordezkaritzetako bulegoetan; notario bidez eta osasun zentroetan hiru lekukoen sinaduraren bidez.
Gainera, dokumentuetarako sarbidean ere aldaketak izan dira. Horrela, horietara jotzeko eskubidea –orain arte osasun-langileei eta emaileei beraiei baino ez zitzaien ematen– beraiek izendatutako ordezkariei ere zabaldu zaie.
Euskal Autonomia Erkidegoa da erregistratutako bizi testamentu gehien dituen autonomia erkidegoa, 21.723 guztira, 1.000 biztanleko 9,9 emaile.