EKIMEN SOLIDARIOA
Ahatetxo horiz bete da berriz ere Bilbo, aurtengo Estropatadan
EITB.EUS
Plastikozko ahateen lasterketa solidarioak gaitz neurologikoen ikerkuntzarako dirua biltzea du helburu. Jonathan Paredes klabadista mexikarra protagonista izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igande honetan, ekainaren 17, ospatu da 2018ko Estropatada Bilboko itsasadarrean. Gaitz neurologikoen ikerkuntzarako dirua biltzeko helburuz egiten da 'WOPato' edo plastikozko ahateeen lasterketa solidaria, eta seigarren edizioa izan da aurtengoa.
30.000 ahatek baino gehiagok hartu dute parte The Walk On Project (WOP) fundazioak antolatzen du ekitaldian. 5 eurotan saldu da WOPato bakoitza eta txip bana daramatenez, haren kokapen zehatza egin daiteke une oro, wopato.com webgunearen bidez.
11:00etan bota dituzte ahate guztiak ibaira Deustuko zubitik, Jonathan Paredes klabadista mexikarra protagonista izan duen ekitaldi batean. Paredes oso ezaguna egin zen Bilbon, 2014ko Red Bull Diving klabadista lehiaketan Athleticik omenaldia egin eta gero.
Ahatetxoak helmugara iritsi direnean, Euskalduna Zubiaren parera, Jonathan Paredesek berriz ere salto egitea aurreikusita zegoen, baina ezin izan du hala egin, segurtasunagatik.
"Hasierako saltoa hunkigarria izan da" azaldu du Paredesek, baina helmugara iristean, marea asko jaitsi dela ikusi dut, eta jauzia segurtasunez egiteko, gutxienez bost metroko sakonera behar dut eta ez dut batere garbi ikusi" . "Pena handia ematen dit jende asko zain zegoelako, baina ezin izan da" esan du.
Sari banaketa 14:00etan izan da. Helmugara iritsi diren lehen hamarrek hainbat sari jaso dituzte: Toyota Auris Hybrid bat urtebetean erabili ahal izatea, 500 euroko txekeak El Corte Ingles eta Eroskin erabiltzeko, Red Bull Cliff Diving 2018rako VIP sarrera bat etab.
Goizean zehar, gainera, haurrentzako ekintza ugari izan dira Itsas Museoaren inguruetan.
Iruñean ere ospatu da 2018an Estropatada
2010etik aurrera endekapenezko gaitzen aurkako borrokan dihardu fundazioak eta helburu horrekin, aurten ekimena zabaldu eta Iruñera iritsi da Estropatada. Hala, 20.000 ahatetxoren arteko lasterketa ospatu zen maiatzaren 27an Arga ibaian.
Orain arte 260.000 euro bideratu dituzte proiektu zientifikoetara eta 400.000 euro baino gehiago nazioarteko osasun ikerketa proiektuetara.