Itxi

IKERKETA

Herritarren % 82,9k uste dute ‘La Manada’ko kideei jarritako zigorra txikia dela

EITB.EUS

Leer en Castellano

EiTB Focus inkestaren arabera, gizartean hazi egin da sexu-erasoei buruzko kezka. Boto-asmoari buruzko datuak datozen egunetan argitaratuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 10 herritarretatik 8k uste dute 'La Manada' taldeko erasotzaileei ezarritako 9 urteko kartzela-zigorra txikia dela.

Hala dio EiTB Focus inkestak.  Ikerketa egiteko lau lurralde horietako 2.350 elkarrizketatu zituzten 2018ko maiatzaren 14tik 21era bitartean.

Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketan, udal eta foru hauteskundeak ere aztertu dituzte. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñeko udal-hauteskundeetan eta Nafarroako Parlamentu osatzeko bozetan boto-asmoa zein den datozen egunetan jakinaraziko dute.

Gizarte gaiei dagokionez, herritarren % 97,6k esan dute 'La Manada auzia'ri buruzko berriak jarraitu dituztela eta % 82,9k uste dute erasotzaileei ezarritako zigorra nahikoa ez dela. Sexu-abusuak egotzita zigortu zituzten, bortxaketagatik zigortu beharrean.

Kezka eta beldurra

Horrez gain, EiTB Focus inkestaren arabera, emakumeen % 46k uste dute beren inguruko norbaitek sexu-erasoren bat jasan dezakeela udako festetan.

Ildo horretan, lau emakumetatik batek esan du jaietan ateratzen denean sexu-eraso bat pairatzeko beldur izaten dela.

Emakumeen % 43k uste dute egun duela bost urte baino sexu-eraso gehiago izaten direla, eta % 76k adierazi dute gizartea orain kontzientziatuago dagoela arazo honen harian.

Fitxa teknikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 350 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan).

La= ± %2,02, konfidantza-maila: %95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±%2,34 EAE-ko datuetarako, ±%4,00 Nafarroako datuetarako, ±%4,18 Arabako datuetarako, ±%4,00 Bizkaiako datuetarako, ±%4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±%5,24 Iruñeako datuetarako, ±%4,90 Gasteizko datuetarako, ±%4,90 Bilboko datuetarako eta ±%4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten %15,4 euskeraz egin dira eta gainerako %84,6a gazteleraz.

Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2018ko maiatzaren 14tik 21era burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez.

Inkesten batez besteko iraupena 7,2 minutukoa izan da, motzenak 5 minutu eta luzeenak 25 minutu iraun dutelarik.

Bideoak (1)